Lau kantari eta hogeitik gora musikari, Herri Urratsen 'Laku bat orroka' kantuaren egile

Patxi Cazenavek (Maskak), RTZ kolektiboak, Pello Armendariz (Marte Lasarte) eta Lide Hernandok (Bele) eman diete ahotsa Haira Aizpurua Ibargarairen hitzei. Maiatzaren 10ean izanen da aurtengo Herri Urrats.

Lau kantari eta hogeitik gora musikari, Herri Urratsen 'Laku bat orroka' kantuaren egile
Eñaut Castagnet bideokliparen egilea, Mikel Zamora kantuaren konposatzailea, Haira Aizpurua hitzen egilea eta Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak aurkeztu dute kantua. EUSKAL IRRATIAK
Aimar Lopez Erasun
2026/03/05 10:58

"Zure begietan atzeman dut borroka leku bat, ez al duzu entzuten orroka laku bat?" leloa du errepika, eta lakuaren orroei modu kolektiboan eman diete musika. Lau taldetako kantarien ahotsak, eta bi dozena musikarik eman diete ahots eta doinu Haira Aizpurua Ibargarairen hitzei. Jarraian entzun daiteke kantua:

Maiatzaren 10ean izanen da aurtengo Herri Urrats, "Geroa eraikiz" lelopean. Donapaleuko lizeo berria eraikitzeko balioko du bildutako diruak.

Gaur, 12:10etik landa zuzeneko berezia eginen dugu Euskal Irratiek Baionako Biltxoko elkartetik, aurtengo kantua aurkezteko, egileekin batera.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu