(Ipar EH)

Matematikak euskaraz pasatzen ahalko direlako mobilizazioak bertan behera uzten ditu Seaskak

Matematikako azterketa euskaraz eginen dute Etxepare lizeoko ikasleek ekainaren 12an. Seaskak ulertu du ikasleen ongizatea babestua izanen dela, ez direla kaltetuak izanen eta euskaraz eginen diren matematikako azterketak zuzenduak izanen direla.

Matematikak euskaraz pasatzen ahalko direlako mobilizazioak bertan behera uzten ditu Seaskak
Seaskako mobilizazio bat azterketak euskaraz galdetzeko. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/05/29 10:15

Aste honetan hainbat bilkura izan dutela Seaskako arduradunek diote prentsa agiri bidez. Frantziako Hezkuntza Ministroak joan den asteburuan erran zituenak konfirmatuak izan zaizkie. Hau da, 2028ko Baxoan ikasleek Berezitasun bat euskaraz egiten ahalko dutela eta Ahozko Handiko froga ere parte batean. Erabaki baikor horrez gain, Seaskak ulertu du Leheneko ikasleek matematikak euskaraz pasatzen ahalko dituztela heldu den ekainaren 12an eta zuzenduak izanen direla.

Horregatik, Seaskak aitzin ikusiak zituen mobilizazioak bertan behera geldituko dira, ekainaren 6an Bordelen egitekoa zuen elkarretaratzea barne.

Entzun Erik Etxart Seaskako lehendakariari egin elkarrizketa gaiaz.


Interesgarri izanen zaizu