(Ipar EH)

Maule eta Donibane Lohizuneko errugbi taldeek final-zortzirenak jokatuko dituzte

Nationale 2 mailan, Maule nagusitu da Fleurancen. Donibane Lohizunek Arcachon garaitu du Donibanen. Haatik, Angeluk agurtu du aurtengo txapelgoa nahiz eta liderra bere zelaian menperatu duen.

Maule eta Donibane Lohizuneko errugbi taldeek final-zortzirenak jokatuko dituzte
Mauleko jokolarien poza aldageletan final-zortzirenetarako txartela eskuratu ondotik - SA MAULE
Kriztof Arotzarena
2025/03/31 11:40

Errugbian, Angeluk 33 eta 28 irabazi du bere zelaian Niorten kontra. Bainan zazpigarren izanki, ez du lehen seietan bururatzen lehen fasea eta hortan uzten du aurtengo txapelketa. Maulek eta Donibane Lohizunek finalzortzirenetarako txartela eskuratu dute hurrenez hurren Fleurance eta Arcachoni nagusiturik. Biek kanpoan jokatuko dute ondoko partida. Xiberotarrek Nantesen eta donibandarrek Isère aldeko Viennen. Galtzaileak txapelgotik kanpo geldituko dira.

Federale 1 mailako azken eguna kari, play-offetarako lekua eskura dezakete Nafarroako jokolariek Saint-Médarden kontra irabaziz beren zelaian. Partida apirilaren 13an Baigorrin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu