Zinka Bizirik elkarteak bere biltzar nagusia egin du eta ofizialki ostatuaren ardura Xiberoko Pitxu elkarteari eman. Azken urteetako hatsantzeaz oharturik dinamika berri bat ekarriko duen gaztetxeari utziko du lekukoa.
Mauleko Zinka ostatuaren istorioak bihurgune bat hartu du Pitxu gaztetxeak gunearen segida bere gain hartuko baitu. Zinka Bizirik elkartearen biltzar nagusiaren kari juntatu dira 15 bat kide.

Azken urteetan Zinka ostatua joanarazi duen laguntzaile taldea hatsantu denez, lekukoa iganarazteko beharra senditu da. Jutoki azken urteetan Pitxu gaztetxea arrapiztu bazen, ibiltaria zen. Oraitik goiti xiberoko gaztetxeak bere etxea baduke Maule erditan.
Gaztetxeak bere biltzar nagusia otsailaren 7an eginen du goizeko 9.30tarik goiti. Gazteek espero dute gazte hurbiltzea dinamika berri baten abiatzeko.
