Kuntseilü llabürra bena bizia izan da astelehenean Maulen. Eztabadan: Agerria 2 izeneko projeta, nun ere 40 alojamentü eraiki nahi lütükean agentzia pribatü batek
Agerriako lürra zer baldintzetan saldüko da eta zerren egiteko?
Mauleko kuntseilüa zen astelehen huntan eta üsatzen den bezala eztabadak izan dira herriko etxearen deliberoetan.
Agertü den azken eztabadan Agerria deitzen den güneko lür eremü baten salmentak dü süa piztü.
4000 metra karratü orotarat, 40 alojamentüen eraikitzeko, herriko etxeak « sud ouest immo » agentziari zeditü düana baldintzekilan.
Baldintza horiek ez direla argi dioie opozizioneko Elkegarai eta Etxebestek, üsatüzkoak zirela dio Labadot auzapezak xehetarzünetan sartü gabe.
Urte bat beno gütiago baratzen da herriko bozkentako bena argiki alde oroetarik kanpaña hasirik da