Maule-Lextarre (Xiberoa)

Maulen hiru zerrenda izanen dira herriko bozetan

24 orenez Mauleko herriko bozken karta argitu da. Louis Labadot komunistak, Benat Elkegarai abertzale eta ezkertiarrak, eta Armanda Accocek zerrendaburu izanen direla jakinarazi dute.

Maulen hiru zerrenda izanen dira herriko bozetan
Louis Labadot-ek ostegun honetan bere zerrenda presentatu du.
Beñat Larrory
2026/01/22 10:50

Benat Elkegarai ezkerreko abertzaleak pasa den astean aurkeztu zuen bere zerrenda, eta barda jakin da Mixel Etxebest ez zela berriz presentatuko. Alta, bere zerrendaren parte handi bat Armande Accoce zerrendaburuaren gibelean zela jakin da ere. Urrentzeko, Louis Labadotek konfirmatu du 82 urtetan arrapartitzen zela mandatu berri batendako. Duela 6urte bezala hiru zerrenda izanen dira Xiberoko kapitala den Mauleko hirian

Zurrumurruek diote laugarren zerrenda baten mentura badela, baina ez da baieztaturik izan.

Interesgarri izanen zaizu