Mehaineko eskolan gertatu zen sutea buruilaren 7an, astelehenez. Horren ondotik, auzo herriko eskolan instalatu dituzte Mehaineko hamahiru haurrak.
Mehaineko ama eskolako haurrak Armendaritzen egonen dira bederen hilabete bat eta erdiz. Buruilaren zazpian aipatu piztu zen sutea Mehaineko ama eskolan. Sylvie Betat auzapezak erran dauku elektrika arazo batetik partitu zela, eta plafoiari lotu zela sua. haren erranetan desmasiak badira bai baina sokorrier esker ez direla hain handiak.
Eskolan ezin baitzuten kurtsorik segitu haurrek, Armendaritzera bidali dituzte obrak egiteko artean. Auzo herrian, herriko gelan den kantina berriz antolatu dute, Mehaineko hamahiru haurren errezibitzeko. Sylvie Betat Mehaineko auzapezak uste du bederen hilabete bat eta erdiz edo bi hilabetez segituko dutela egoera horretan.
Sylvie Betat auzapezak nahi izan ditu eskertu Iholdi ta Donibane Garazik sokorriak, eskoletako erakasleak eta eskoletako burasoak ere bai. Elkartasun mugimendua izan dela azpimarratu du.