Mexikoko selekzioak eraman du bere herrialdean antolatu Munduko Frontball Txapelketa. Jokatutako 4 finaletarik 3 irabazi ditu. Espainiako selekzioa nagusitu da 23 urtez peko emazteen finala Mexikoren parean eta Euskadik brontzea erdietsi du.
PILOTA
Frontball
Mexikoko selekzioak eraman du munduko txapelketa. Jokatutako 4 finaletarik 3 irabazi ditu. Mexikon iragan berri da munduko txapelgoa.
Emazteak
Helduak
1 Mexiko
2 Frantzia
3 Espainia
23 urtez petik
1 Espainia
2 Mexiko
3 Euskadi
Gizonak
Helduak
1 Mexiko
2 Espainia
3 Frantzia
23 urtez petik
1 Mexiko
2 Euskadi
3 Txike
Esku huska
Ezker pareta
4 terdiko txapelketaren finala igandean Bilbon
Etxeberria 22 / Zabala 11
Lau terdiko hirugarren finala jarraian jokatu du Pello Etxeberriak eta lehen txapela erdietsi. Aldi honetan ez du hitzordua huts egin.
Trinketea
Donibane Garazin, Garat lehiaketaren lehen eguna buruz buruka astelehen honetan (azaroak 17).
16.00: Orhategarai / Gurrutxaga
Ondotik: Saint Paul / Mariluz
Hiruren arteko lehiaketa da. Hiruko bi multzo badira. Eta bi multzoetako lehenak sailkatuko dira Super Prestigerako. Lehen egunaldiko galtzaileak ariko dira heldu den astelehenean Ipar eta Etxeberriaren kontra.
Ipar EHko txapelketako bigarren faseko azken partidak, lehen mailan.
Final-laurden hauek izanen dira
Urruña (Bizkubi - Etxegoin) / Denek Bat (Etxeberri - Haristoy)
Sara (Larretxea - Etxeberri) / Airetik (Jauregiberri - Iribarren)
Baigorri (Barrenetxe - Larre) / Sara (Iribarren - Lekuona)
Baigorri (Etxeberri - Alkasena) / Noizbait (Hiribarne - Maitia)
Haatik bigarren mailara jautsiko dira Baigorri (Ibarrola – Jauregi), Goizeko Izarra (Santamaria / Etxamendi), Hazparne (Itoiz – Larrondo) eta Baigorri (Elgart – Hualde). Alderantziz, beren lekua lehen mailan atxiki dute heldu den urterako Urruña (Elgart – Zigarroa), Errenteria (Taberna – Chiapuso), Lau Herri (Dizabo – Lafitte) eta Urruña (Agirre – Benesse) pareek.
ERRUGBIA
Gizonak
Nationale 2 – 9. Eguna
Maule 26 / Langon 8
Graulhet 31 / Donibane Lohizune 28 (b)
Salles 33 / Angelu 13
Sailkapena: 6. Donibane Lohizune; 9. Maule eta 12. Angelu
Federale 1 - 9. Eguna
Tulle 17 / Nafarroa 18
Sailkapena, Nafarroa zazpigarren da. Trebatzaile aldaketak garaipena ekarri du. Taldearen kirol politikarekin ez zutelako gehiago bat egiten, Paxkal Idieder eta Sébastien Cergnul trebatzaileak taldetik kanpo emaitea deliberatu zuen iragan astean Nafarroa errugbi taldeko administrazio kontseiluak. Olivier Laurentek du anarteko ordezkoa segurtatzen.
Federale 2 – 8. Eguna
Derbia: Mugerre 36 / Hazparne 31
Coarraze-Nay 27 / Arrangoitze-Basusarriko Emak Hor 14
Oursebelille Bordère 43 / Inthalatz Larresoro 23
Morlaas 35 / Bokale 31
3. Mugerre, 5. Emak Hor, 7. Hazparne, 9. Bokale eta 12. Inthalatz
Federale 3 – 8. Eguna :
Donapaleu 23 / Côte Landes 13
Hendaia 57 / Hagetmau 34
Biscarosse 12 / Barkoxe-Mendikota 20
Bardoze 27 / Capbreton 51
2. Donapaleu, 3. Hendaia, 4 Barkoxe Mendikota eta 9. Bardoze
Emazteak
Elite Bi Mailako bosgarren eguna
Racing 13 / AS Baiona 5
Lapurtarrak azken lekuan dira
FUTBOLA
Gizonak
50.000 lagun baino gehiago bildu ziren Bilbon larunbatean, San Mamesen Euskal Selekzioak eta Palestinakoak jokatu zuten futbol partidan. Izaro Andres, Eñaut Elorrieta eta Sol Bandek eskaini zuten hastapeneko kantua. Eta futbolariak zelairatu zirelarik, sirena hotsak entzun ziren lotura eginez Gazako genozidioaren eta Gernikako bonbardaketaren artean. 3 – 0, Euskal Selekzioak irabazi zuen partida Palestinako selekzioaren kontra.
Frantziako kopako zazpigarren itzulia
Orléans 3 (N) / Aviron 0 (N2)
Hozka baten desberdintasuna agertu da emaitzan. Baina oren batez errefera eman diote lapurtarrek Orléansi. Berriz ere zazpigarren itzulian gelditzen da Aviron taldearen ibilbidea Frantziako kopan.
Emazteak
Liga – hamaikagarren eguna
Derbia: Erreala 1 / Athletic 1
Eibar 1 / Espanyol 2
3. Erreala, 11. Athletic eta 12. Eibar
ESKUBALOIA
Emazteak
2025eko azken partidak ziren. Munduko txapelketa abiatuko baita azaroaren 26an. Alemania eta Herbeheretan iraganen dira norgehiagokak. Finala abenduaren 14an.
Nationale 1 – 9. Eguna
Angouleme 26 / Euskal Kosta 25. Lapurtarrak laugarren sailkapenean
Nationale 2 – 8. Eguna
Olorone 25 / Zibero 26. Xiberotarrak zazpigarren
Gizonak
Nationale 2 – 8. Eguna
Pouzauges 41 / Zibero 21
Asson 28 / Hendaia 23
7. Hendaia eta 11. Atharratze
Nationale 3 - 8. Eguna
Tournefeuille 28 / Irisarri 33. Irisartarrak laugarren
Ligako bederatzigarren eguna
Bidasoa Irun 28 / Logroño 32
Bostgarren lekura jausten dira gipuzkoarrak
LASTERKETAK
Donamartiriko mendixken lasterketak
20 km : Samuel Téchené landestarra eta Emma Pédelaborde biarnesa txapeldun
14 km : Titouan François Aviron taldekoa eta Mailis Berzaitz amikuztarra garaile
Angelun, La Grande Barreko 10,5 kmko proba: Iñaki Giraud eta Servanne Guizard nagusitu dira