Miarritze (Ipar EH)

Miarritzeko aldagune multimodalaren proiektua aurkeztu dute geltokian

Miarritzeko etorkizuneko aldagune multimodala (PEM) aurkeztu dute iaz egin zen herritarren kontsultari jarraikiz. Obrek mugikortasun beharrei eta tren sarearen eta Txik Txak sarearen arteko segurtasunezko lotura beharrei erantzutea dute xede.

Miarritzeko aldagune multimodalaren proiektua aurkeztu dute geltokian
Miarritzeko Geltokiko Aldagune Multimodalaren argazkia.
Kriztof Arotzarena
2025/06/11 12:21

Miarritzeko Aldagune Multimodalaren proiektuaren xedea geltokiaren ingurunea bidaiarientzat berreskuratzea da. Abantzu 4.100.000 Euroko lanak 2026 hasieran abiatu eta 2027 bukaeran bukatuko dira. Europa/FEDER (%41,5), Mugikortasun sindikatua (%36,5), Miarritzeko herria (%17) eta Akitania-Berria Eskualdea (%5) dira diruztatzaileak. 2023an 830.000 bidaiari inguru hartuta, Miarritzeko geltokia izan da Ipar Euskal Herriko bigarren geltokitik erabiliena Baionakoaren ondotik.

Aldagune berriaren ekipamenduak:

  • Ibilgailurik gabeko ataria.

  • Taxi geltoki berria plazaren aitzinaldean

  • Jauste lasterreko gunea eta VTC zerbitzuek erabiliko duten eremua Chapelet aparkalekuan

  • 1.800 m2-ko azalera ukanen duen autobus geltokia, Txik Txak eta SNCF sareetako sei linearekin zuzeneko lotura ukanen duena

Egokitze iraunkorrak:

90 arbolak atxikiko dira eta 48 zuhaitz berri landatuko. Eta gaur egungo asfalta ataritik kenduko dute zola naturalagoa izan dadin ingurumena eta uraren zikloa hobeki kontuan hartuko dituen konponbide baten alde.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu