Miarritze (Lapurdi)

Miarritzeko BO errugbi taldearen modelo ekonomikoaz eztabaida Herriko Kontseiluan

BO errugbi taldeak ProD2 mailan jokatzen segitzen ahalko du Miarritzeko Herriko Etxeak bozkatu baitzuen 250.000 Euroko diru laguntza bat joan den ostiralean. Eztabaida biziak piztu zituen horren bozkatzeak.

Miarritzeko BO errugbi taldearen modelo ekonomikoaz eztabaida Herriko Kontseiluan
750.000 Euroko diru laguntzari esker bere lekua ProD2 mailan salbatu ahal izan du BOko errugbi taldeak
Kriztof Arotzarena
2025/06/24 17:45

Orotara 750.000 € behar zituen BO errugbi taldeak bere geroa Prod2 mailan segurtatzeko. Herriko Etxeko gehiengoak onartu du BO errugbi taldearen salbatzeko 250.000 €-ko diru laguntza. Beste hain beste ekarri du Otium Pierre Edouard Stérinen enpresak eta azken partea lekuko inbestitzaileek osatutako talde batek. Eztabaidatsua izan zen Miarritzeko kontseilua joan den ostiral arratsean. Oposiziotik Maider Aroztegi auzapezari leporatzen diote diru emaile azkar bakar bati lotzen den modelo ekonomikoa iraunarazten duela. Horrez gain salatzen dute BO bezalako erakusleihoa sarbidetzat erabiltzen duela Pierre Edouard Stérin negozio-gizonak, berak Frantzia mailan duen PERICLES eskuin muturreko proiektu politikoa garatzeko. Inizialen erran nahia : Patriotes / Enracinés / Résistants / Identitaires / Chrétiens / Libéraux / Européens / Souverainistes. Maider Aroztegik erran digunaz: "Adierazpen horier ez diet erantzuten. Périclès proiektua ez dut ezagutzen eta ez gira sekulan politikaz mintzatzen Pierre-Edouard Stérinekin. Kirolaz kanpoko gai horietarik urrun egoiten naiz". Stérinekilako tratuak ez direla argiak ere leporatzen diote oposizioko hautetsiek auzapezari. Bilkura bukaeran bozkatu eta onartu 250.000 Euroko diru laguntza BO-ren laguntzeko. Brice Morin, Guillaume Barucq, Lysiane Brao eta Richard Tardits abstenitu dira eta Sébastien Carrèrek kontra egin du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu