Migrazioaren kontra zorrotzago jotzeko xedea du prefetak

Migrazioaren zenbakiek gora egin dutela eta horrekin batera delinkuentzia ere emendatu dela adierazi du Jean Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak

Migrazioaren kontra zorrotzago jotzeko xedea du prefetak
Jean Marie Girier prefeta. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/02/19 16:30

2022an 31200 migrante sartu ziren hego Euskal Herriko mugetatik, bi urte berantago, bi aldiz gehiago. Aldi berean, urte batean delinkuentzia ehuneko 69 igo dela ere salatu du prefetak, 500 atzerritar atxilotu baitzituzten 2023an, 850 aldiz iaz.

Zenbaki gehiago ere eman dituzte. 2024an egoera irregularrean ziren 438 atzerritar atxilotu zituzten hilabetean bataz beste, eta 2025eko urtarrilean 680.

2024an, 49 pasatzaile atxilotu ditu poliziak, 2025eko urtarrilean 3. Horietatik 38 berehala aurkeztuak izan dira epailearen aitzinera eta 2025eko urtarrilean 3 kondenatuak.

Honela arrazoitu dute beraz polizia ezberdinen arteko kolaborazio handiagoa, mugazgaindiko elkarlana eta Europa mailako elkartasun handiagoaren beharra, zenbaki horiei aurre egiteko.

Pentsa zitekeen bezala, etorkinekin lan egiten duten elkarte eta eragileek ez dute bat egiten datu hauekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu