Euskal Herriko ardi mozteen txapelketa iragan zen joan den irailaren 27an Abadiñon. Lehen aldia zen Euskal Herrian egiten zela eta Euskal Herriko eta nazioarteko 80 bat mozle bildu ziren.
Irailaren 27an Abadiñon egin den Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketaren lehen edizioan, Mikel Etxebarria dimarra izan zen maxinaz irabazle, Zeelanda Berrian izanen den World Shearing and Woolhandling Championships 2026 txapelketarako sailkatu da.
Lehiaketa maxinaz eta aizturrez egin zen, Euskal Herriko txapelduna Joseba Ugalde, Lezamakoa izan zen aizturrez eta bigarrena Jon Sainte-Marie Landibartarra.
Nazioarteko lehia Ingalaterrak irabazi du, zazpigarren bukatu du Euskal Herriak. Hemendik goiti, 2026ko Golden Shears Munduko Txapelketa prestatzen hasiko da ardi mozleen elkartea, martxoaren 4tik 7ra iraganen baita Mastertonen, Zeelanda Berrian.
Lehiaketa franko egin ziren egun osoan zehar, tartean Euskal Herriko txapelketak, Open modalitateko probak eta nazioarteko lehia. Hona hemen sailkapen nagusiak.
Sailkapenak
Euskal Herriko Txapelketak
Aizturrez:
1. Joseba Ugalde (Lezama)
2. Jon Sainte-Marie (Landibarre)
3. Mikel Gálvez (Eskoriatza)
4. Josu Ekisoain (Ibiriku)
Maxinaz:
1. Mikel Etxebarria (Dima)
2. Joseba Ugalde
3. Laurent Paris (Eskoriatza)
4. Ipar Arrinda (Lekeitio)
Open Kategoria
Maxinaz:
1. Llyr Evans (Gales)
2. Nick Greaves (Ingalaterra)
3. Jeremy Leygonie (Frantzia)
4. Philip Price (Gales)
Aizturrez:
1. Joseba Ugalde (Euskal Herria)
2. Mikel Gálvez (Euskal Herria)
3. Archie Paterson (Eskozia)
4. Jon Sainte-Marie (Euskal Herria)
Senior Kategoria:
1. Ben Scott (Irlanda)
2. Julian Karl (Alemania)
3. Christopher Begley (Irlanda)
4. Mikel Gálvez (Euskal Herria)
Nazioarteko Taldekako Lehia:
1. Ingalaterra
2. Frantzia
3. Gales
4. Espainia
5. Irlanda
6. Eskozia
7. Euskal Herria
8. Herbehereak