Miarritze (Ipar EH)

Milaka lagun publikoan, mila laguntzaile eta horren araberako antolaketa eskatzen du Lurramak

Hainbeste jende asetzeko 4.500 apairu inguru prestatzen dira, eta tona bat patata frijitu erretzen dira publikoaren sabelak betetzeko.

Milaka lagun publikoan, mila laguntzaile eta horren araberako antolaketa eskatzen du Lurramak
Lurrama Miarritzen, Euskal Irratiak
Ihintza Arrieta
2026/11/09 10:23

Aurtengoa ere bukatu da.

Ostirala, azaroaren 6an hasi eta igande gauera arte milaka pertsona ibili dira Miarritzeko Irati gunean, Lurramaren 21. edizioan.


“Ama ura zaindu” gaitzat hartuz, klima aldaketak uraren eskasian dituen ondorioak izan dira aipagai, eta horri aurre egiteko izan daitezkeen aterabideak. Lurrak zaintzen dituen laborantza ezarri da mahai gainean, urteko sasoiak errespetatzen dituen laborantza. Eta urari begira, ura ugariago denean gehiago erabiltzen da; gutiago delarik aldiz, zuhurtziaz jokatu behar da. Horretarako ere, urak ahal bezain kalitate onekoa izan behar du, eta lurrera botatzen diren produktu arriskutsuak murriztu behar dira. Gille Boeuf biologo bretoiak eman aholku batzuk dira horiek, aurtengo ugazaita zen.

Usaian bezala jende ainitz, animaziorik ez zen falta eta Ardeche eskualdeko laborariak ere asteburuaz kontent, euskarazko hitz gako batzuk ere ikasi dituztelarik.

Euskal Irratiak zuzenean ari izan gara bi egunez eta lekukotasun eta errealitate ezberdinak bildu ditugu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu