(Xiberoa)

Minbiziaren Kontrako Ligak ate irekitzea eginen du Maulen

Azaroaren 25ean Minbiziaren Kontrako Ligaren borten zabaltzea izanen da Mauleko Herriko etxean. Elkarteak han berean bulego bat estreinatu baitu sozio estetika, zangoen erreflexologia, bilo mozte soziala, psikologo bat edota dietetikan laguntzeko.

Minbiziaren Kontrako Ligak ate irekitzea eginen du Maulen
Céline Joséfowitz Minbiziaren kontrako Ligakoa. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/11/24 15:14

Asteartean Minbiziaren kontrako ligak bere bortak zabalduko ditu Maulen. Elkarteak otsailaz geroz bulego bat zabaldu du Maulen, horren bidez minbiziaz edo sangriaz hunkirik direnak laguntzeko xedea du. Horretarako sozio estetika, zangoen erreflexologia, bilo mozte soziala, psikologo bat edota dietetika sailean laguntza ezberdinak proposatzen dituzte profesional/ofiziokoen artatzeei esker.

Asteartean borta zabaltzea antolatzen dute Mauleko herriko etxean duten gelan.  Honetan trukatzeko mementu bat proposatzen dute kafe eta matahamien inguruan, eta hortaz gain begitartea/bisaia eta eskuen artatze bat eskainiko du Ziburuko Elorri sozio estetikalariak. Sozio estetikalariarendako aitzinetik hitzordu hartzea galdeginik da antolaketaren errexteko, horretako deitu 05 59 59 17 39 zenbakira.

Interesgarri izanen zaizu