Hazparnen, Arbonan eta Miarritzen euskaraz hitz egiteko taldeak sortuko dira Mintzalagunen bidez, orain hamar herritan martxan da egitasmoa. Programa herritar guztiei irekia da euskara lasaiki mintzatzeko irakaslerik gabe elkartuz.
Ikasturte honetan, Mintzalagun egitasmoak hiru herri berri gehitu ditu : Hazparne, Arbona eta Miarritze. Orain euskara praktikatzeko AEK-ko programa hamar herritan hedatu da. Mintzalagunen helburua da luzerako instalatzea egitasmoa herri bakoitzean eta geroago Ipar Euskal Herri osoan hedatzea.
Egitasmoaren baitan mintza-praktika taldeak sortzen dira.  Helburua da, urtean zehar arnasguneak sortzea, euskara praktikatzeko parada gehiago emanez. Taldeak autonomoak dira eta astean behin bederen elkartzen dira euskaraz hitz egiteko.
Mintzalagun programan, ez da erakaslerik edo ikaslerik. Taldea elkartzen da hautatutako lekuan eta lasaiki euskaraz hitz egiten dute besteen hutsak edo kalkoak zuzendu gabe. Euskaraz ongi dakitenekin eta ikasten ari direnekin osatuak dira taldeak. 
Herritarrak gomitatuak dira izena ematera emanizena.pratikatu.eus webgunean.