Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa

Hazparneko Mendeala gelan iragan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa eta Miren Artetxek bildu ditu puntu gehien (709). Bigarren Maddi Ane Txoperena sailkatu da 691 punturekin eta hirugarren Xabat Gallatebeitia 672 punturekin.

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa
Euskal Herriko Bertsolari txapelketako lehen saioa Hazparnen iragan da. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2026/09/19 20:20

Larunbat honetan abiatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa eta txapelketako lehen faseko lehen hitzorduan Miren Artetxe Sarasolak puntu gehien bildu dituenez finalaurrekoko lehen itzulira sailkatu da zuzenean. Eibarren arituko da hendaiarra urriaren 31n Aiala Martin Etxebeste, Nerea Ibarzabal Salegi bertsolariekin eta lehen fasean puntuazioz bosgarren eta zortzigarren sailkatuko diren bertsolariekin.

Lehen fasean 6 saio iraganen dira orotara eta ondoko hitzorduak Altsasun, Lekeition, Donapaleun, Tolosan, Gotaine Iribarnen eta Agurainen izanen dira. Finalaurrekoak bi itzuli izanen ditu eta finala Iruñean iraganen da abenduaren 20an.

Hazparneko saioko emaitzak:

  • Miren Artetxe Sarasola : 709 puntu

  • Maddi Ane Txoperena Iribarren: 691 puntu

  • Xabat Gallatabeitia Abaroa: 672 puntu

  • Unai Anda Delika: 636,5 puntu

  • Peru Abarrategi Sarrionandia: 631 puntu

  • Eki Mateorena Zozaia: 589,5 puntu

Interesgarri izanen zaizu