Baiona (Lapurdi)

Monbar hoteleko atentatutik 40 urte: emankizun berezia Baionatik

Gaur 40 urte, GAL talde terroristak Inaxio Asteasuinzarra, Sabin Etxaide, Agustin Irazustabarrena eta Jose Mari Etxaniz errefuxiatu politikoak erail zituen Baiona ttipian. 40 urte geroago, politikoki aitortu gabeak dira biktimak.

Monbar hoteleko atentatutik 40 urte: emankizun berezia Baionatik
40. urteurrenaren karietara, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Monbar hotela zen lekuan. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/09/25 20:11

Egia, Justizia, Erreparazioa: hara zer nahi duten Baionako Monbarreko atentuaren biktimen senideek. 1985eko irailaren 25ean, duela 40 urte, Baiona Ttipiko Monbar ostatuan, lau euskal iheslari hil zituen GAL taldeak. Data ilun horren kari, omenezko lore eskaintza egin dute atzo, emozioz betea zen omenaldi batean.

Inaxio Asteasuinzarra, Sabin Etxaide, Agustin Irazustabarrena eta Jose Mari Etxaniz omendu dituzte. Zonbait erakundetako ordezkari hor ziren, eta hildakoen familiek lore eskaintzan parte hartzera gomitatu dituzte. Biktimen senideek eskertzen baldin badute haien presentzia, urrats baizik ez dela azpimarratu dute. Frantzia eta Espainiaren kulpabilitatearen aitorpen argia nahi lukete, traumatismo frango utzi dituen epe horri begira.

Euskal Irratiek Ondaiziela emankizun berezia egin dugu Monbar hotela zeneko atarian. Eraildako errefuxiatuen senideak, eta Dominika Daguerre, Txetx Etxeberri eta Ihintza Arrieta atentatuaren lekukoak izan ditugu gure mikroetan. Orri buruan entzungai duzue emankizun osoa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu