(Baxe Nafarroa)

Mugaz gaindiko Euskal Herriko Trail Guneak label berria sortuko dute laster

Euskal Trail lasterketak iragan ziren ostegunetik larunbatera Baigorriko ibarrean. Horren karietara, Antton Kurutxarri Baigorriko auzapezak iragarri du label berria sortuko dutela bost euskal estaziok.

Mugaz gaindiko Euskal Herriko Trail Guneak label berria sortuko dute laster
Euskal Herriko Trail Guneak labela sortuko dute Euskal Herriko bost trail estaziok elkarrekin. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/05/18 11:48

Baigorriko trail estazioa Frantziako sare bati lotua bada ere, partaidetza horretaz ez dira satisfos Nafarroa-Behereko arduradunak. Ondorioz jada existitzen diren Sakana, Tolosaldea, Gorbeia eta Zegamako trail estazioekin bat eginen du Baigorri aldekoak Euskal Herriko Trail Guneak labela sortzeko.

Interesgarri izanen zaizu