Munduko Pilota Txapelketa: Espainiako selekzioa lehen tokian da eta Euskadi bigarren mementoko

Larunbat honetan bukatuko da XX. edizioa. Zazpi final izanen dira, Euskadik hiru jokatuko ditu eta Espainiak lau. Medailen taulan, urrezko sei dauzka Espainiak eta urrezko lau Euskadik.

Munduko Pilota Txapelketa: Espainiako selekzioa lehen tokian da eta Euskadi bigarren mementoko
Multzoko partida irabazi bazuten Etxeberri eta Ipharrek esku huskan Garate eta Murilloren kontra, finalean hegoaldekoek gaina hartu diete iparraldekoei. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/10/24 04:06

XX. Munduko Pilota Txapelketaren azken eguna gaur jokatuko da Buenos Airesen.


Ostiraleko finalen emaitzak :


TRINKETA 


Eskuz binaka : Espinal eta Sanchez nafartarrek finala irabazi dute 2-0 Larralde eta Ipharren kontra, bigarren mantxan Ducassouk Iphar ordezkatu duelarik.


Xare : Espainiarentzat ari diren Lopetegi eta Moncadak ere 2-0 irabazi dute Frantziarendako ari diren lapurtarren kontra. Driollet eta Castéra hasi dira eta Laffarguek Castéra ordezkatu du lehen mantxaren bukaeran.


Paleta larruz : Argentinak finala eraman du Espainiari gaina harturik.


EZKERPARETA 36 METRO 


Eskuz buruz buru : Espainia 2 / Euskadi 0


Eskuz binaka : Euskadi 2 / Espainia 0


Zesta-punta – emazteak : Espainia 2 / Euskadi 0


Zesta-punta – gizonak : Euskadi 2 / Frantzia 0


EZKERPARETA 30 METRO 


Paleta goma hutsa – emazteak : Espainia 2 / Euskadi 0


Paleta goma hutsa – gizonak : Argentina 2 / Espainia 1


Frontball – emazteak : Mexikok irabazi du Espainiaren kontra


Frontball – gizonak : Mexikok irabazi du Espainiaren kontra



Euskal Pilota Selekzioak plazaratu taula ostiral gauean (2026-10-23)


Larunbateko finalak:


TRINKETA


Paleta goma hutsean:

  • Emazteak: Argentina / Espainia

  • Gizonak: Frantzia / Argentina


EZKERPARETA 36 METRO

  • Pilota egokituan : Euskadi / Frantzia

  • Pala motzean : Euskadi / Espainia

  • Paleta larruz : Espainia / Argentina


FRONTBALL

  • Emazteak: Mexiko / Espainia

  • Gizonak: Euskadi / Mexiko



Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu