Ziburu (Lapurdi)

Murgi, haztamuka bainan beti segurki aitzinatzen

Tristtan Mourguy eta bere taldeak , Murgi proiektuarekin lan berri bat plazaratu zuten sartze honetan. Hamar kantuz osatu lan honetan, rock inspirazioa nagusi da, blues, folketik ere elikatuz.

Murgi, haztamuka bainan beti segurki aitzinatzen
Tristtan Mourguyk eramaiten duen Murgi taldeak, Haztamuka diskoa argitaratu du laukote gisa.
Panpi Merkapide
2026/10/23 14:24

Hitz zuzenak, sare sozialen menpekotasuna, adimen artifizialaren indarra, kontzientziak idekitzeko idazten dituela hitz aski ilunak erran digu Tristtan Mourguyk. Bere usaiako musikariak hor ditu, Cédric Lépine baterian, Greg Juvin gitarrapalan, eta kide berri bat Hervé Pedeflous, buzukia, gitarra elektrika, teklak jotzen. Leopold Eibensteinerrek zeharkako flauta jotzen du lan berrian, eta Fabien Lapouge klarinetean. Haztamuka diskoa aurkitzen ahal da Bandcampen.

Interesgarri izanen zaizu