Azkorria kooperatibaren hasiera ez bada erreski abiatu orain gasna guziak saltzen dituzte. Ehun bat tona gasna merkaturatzen dituzte, horietarik parte handi bat hegoaldean. Urriaren 17an ospatuko dituzte 20 urteak, merkatu eta baskari batekin.
Muskildiko Azkorria gaznakagiak 20 urte ospatuko ditu urriaren hamazazpian. Mauleko gaznakagiarekilako ezadostasunengatik beren kooperatibaren sortzea deliberatu zuten 1999an. Lehen gasnak haatik 2006ko urtarrilan ekoiztzi zituen, denboran hiru langile eta hamazazpi laborari zirelarik.
Oraiko egunean 100 tona gazna egiten dituzte Ossau-Irati sormarkan hamasei laborari eta sei langileekin. Horietaz gain hiru sasoilari hartzen dituzte eta oraindik zazpi laguntzaile ere ari dira lan ezberdinetan.
Azken urteetan bost etxalderen transmisioekin belaunaldi berritze bat abiatu bada, oraindik beste gazte zonbait sartzeko xedeekin dira.
20 urteen ospatzeko goizeko bederatzi orenetarik goiti lekuko mozkinen merkatua izanen da, prezio apalagoekin, eguerditan zintzur bustitzea eta ondotik bazkaria. Bazkariarendako aitzinetik izenaren emaitea galdeginik da 05.59.28.17.16 zenbakira deitzez.