Aviron taldeko futbolariek lehen lekua segurtatua dute lau partida gelditzen zaizkielarik jokatzeko Nationale 3 txapelketan. Sailkapenean 17 puntutara gibeletik dute Colomiers bigarrena. 1 eta 2 nagusitu ziren larunbat arratsean Arcachonen.
Denboraldi bikaina borobildu zaio Baionako Avironeko futbol taldeari. Nationale 3 txapelketako azken lau partidak galduz ere oraindik aintzina, lehen lekuaren atxikitzea segurtatua dute. Heldu den denboraldian Nationale 2an lehiatuko dira. Maila hortan ari den Angeluko Genêts taldea zailtasunetan da Nationale 2ko azken lekuan baita. Bainan matematikoki beren tokia maila hortan salba dezakete oraindik Genêts taldeko mutikoek.