Hendaia (Lapurdi)

Nid Marin institutuko zuzendari ohiaren kontrako auzia, Paueko Dei Auiztegian ebatziko da

Hamalau langilek auzitara eraman zuten zuzendari ohia. Auzitegiak lau hilabeteko presondegi-zigorra eta 3.000 euroko isuna ezarri zion.

Nid Marin institutuko zuzendari ohiaren kontrako auzia, Paueko Dei Auiztegian ebatziko da
Hendaiako Nid Marin zentroaren eraikina.
Admin
2024/12/10 12:04

Hendaiako Nid Marin egiturako zuzendari ohiak helegitea pausatu du. 2023an, institutu mediko-hezitzaileko hamalau langilek haien zuzendari ohia auzitara eraman zuten. Hainbat urtez, egituraren Higiene eta Segurtasun Batzordearen funtzionamendua oztopatu eta jazarpen morala egitea leporatzen diote. Auzitegiak lau hilabeteko presondegi-zigorra ezarri zion gibelapenarekin, baita 3.000 euroko isuna ere. Zuzendari ohiak ez du onartu epailearen erabakia, eta ostegun honetan zigor horri pausatu dion helegitea aztertuko du Paueko dei auzitegiak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu