Karrika bati izen hori eman dio ofizialki Kanboko Herriko Etxeak. Karrika hortako biztanleek ez dute hautua ulertzen eta trufa salatzen dute. Auzo hortan bizi zen gizon batetaz trufatzeko eman zioten Oiloa izengoitia iragan mende erditsutan.
Karrika bati Oiloa izena eman zion ofizialki Kanboko Herriko Etxeak 2023ko abenduan hartu erabakitik landa. Karrika hortako biztanleak haserre dira. Auzo hortan bizi zen Oiloa izengoitiko gizon bati lotu diola izena herriko etxeak susmatzen baitute biztanleek. Lehen, gizon hortaz trufatzeko erabiltzen zen izengoiti hori. Hautu mespretxagarri hori salatzen dute biztanleek eta Nahi Dugun Herria Kanboko oposizioko taldeak. Herriko etxeari ihardokitzea galdegin diogu bainan aski eztabaidatu zutela hortaz kontseiluan erantzun du auzapezak.