Ezpeleta (Ipar EH)

'Olentzero parkea' Ezpeletan: Familiak eguberriko giroan sartu dira

Abenduaren 22 eta 23an Seaskak Olentzero Park antolatu Ezpeletan, eta familiak euskaraz eguberriko giroan sartu dira. Bertan aurkitu ditugun haur eta helduekin puntua egin dugu.

'Olentzero parkea' Ezpeletan: Familiak eguberriko giroan sartu dira
Puzgarriak, jokoak, tailerrak, animazioak eta ikuskizunak antolatu dituzte eguberriko giroan sartzeko 'Olentzero Parkean". EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/12/24 09:02

Abenduaren 22 eta 23an Olentzero Parken 13. edizioa iragan da Ezpeletako merkatu estalian. Bi egunez jokoak, puzgarriak, tailerrak, animazioak eta ikuskizunak proposatu dituzte haurrei. Seaskako kideek diote helburua dela Olentzeroren figuraren inguruan euskara azkartzea animazioen bidez eta euskal artistei adierazpen gune bat eskaintzea.

Ehunka familia jin dira momentu goxo baten pasatzera eguberri aitzin. Antolaketa mailan, familia batzuk prest ziren eguberriko. Beste heldu batzuek aldiz adierazi dute beranta bazutela.

Azken egunean, Maialen Alfarok "Itsaso zabalera" bere ikuskizun parte hartzailea proposatu du. Haurren irudimena landuz sofrologia egin du modu pedagogikoan. Arratsaldeko lauretan Olentzeroren bisita ukan dute familiek. Agian momentu polita haurrendako ahantzitako oparien galdegiteko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu