On.eus euskalgintza osoaren erakusleihoa estreinatu dute

On! Pizten gaituena, euskarari konektatzeko webgune erreferente eta partekatua aurkeztu berri dute 30 bat eragile sozial eta instituzionalek. Euskalgintzaren erakusleiho honi esker, profil desberdinetako erabiltzaileak on.eus atarira sar daitezke.

On.eus euskalgintza osoaren erakusleihoa estreinatu dute
Ipar Euskal Herriko 30 eragile sozial eta instituzional lanean ari izan dira 2023ko irailetik hona on.eus webgunearen sortzeko. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/09/17 06:30

2023ko irailetik hona, Ipar Euskal Herriko 30 eragile sozial eta instituzional lanean ari izan dira euskarari dagokion webgune erreferente eta partekatu baten sortzeko. Aurkezpen ekitaldia iragan da Baionako Trinketeko karrikan dagoen On! Sorgunean. On.eus atariak euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede, izan erdaldun, euskaldun berri ala euskaldun trebeak, bakotxak bere beharrari erantzuteko. Elebiduna da euskaraz eta frantsesez.

Euskalgintzaren erakusleihoa da baina ez da finkoa, eta arduradunek nahi dute parte hartzailea izan dadin. On.eus webguneak 7 atal ditu, 7 azpi atal, 57 dokumentu eskuragarri eta 100 bat lotura. Gune seriosa izan nahi du baina umoretsua ere.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu