Ordizia Rugby Elkarteak eta Biarritz Olympiquek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten joan den astean, jokalari gazteen prestakuntza eta trukaketa sustatzeko.
Ordizia Rugby Elkarteak eta Biarritz Olympique klubak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, jokalari gazteen prestakuntza eta trukaketa sustatzeko helburuarekin. Akordioak aukera emango die Ordiziako harrobiko jokalariei Biarritzeko taldearen dinamikan aritzeko eta esperientzia berriak eskuratzeko. Bi klubek azaldu dute elkarlan honek Euskal Herri osoan errugbiaren garapena indartu nahi duela, balore partekatuetan oinarrituta. 
Ekain Imaz jokalari ohiaren arabera, “hegoaldeko eta iparraldeko errugbiaren arteko sare sendo baten sorrera” da xedea.