(Ipar EH)

Orioko arraunlariak txapeldun

Orioko gizonak jaun eta jabe ibili dira aurten Eusko Label Ligaren irabazteko. Donostiako Arraun Lagunak taldeko emazteek dute Euskotren liga eraman. Kontxari begira jarriko dira orain. Sailkapen estropadak asteazken eta ostegun huntan iraganen dira.

Orioko arraunlariak txapeldun
Oriok bere titulua ospatu du bere herrian ORIO ARRAUNKETA ELKARTEA
Kriztof Arotzarena
2025/09/01 08:56

Pilota


Esku huskan, finala ez da bururaino joan ahal izan Behauzen. Eneko Maiz eta Nicolas Dufauk abantaila ederra hartua zuten markagailuan (33-13) Iban Teillery belaunean kolpatu denean Antton Lurorekin ari zenean. Hortan gelditu da finala.

Donibane Garaziko Garatenean astelehen huntan, 5 orenetan :

  • Gurrutxaga – Iphar / Larralde – St Paul

Arbonako Joko Berri lehiaketa – multzoko partidak:

  • Amiano – Aranburu 40 (Iribarren - Lekuonaren ordez) / Duhalde – Paraxu 39

  • Bizkubi – Etxegoin 40 / Dizabo – Etxart Sarasola 36

Alduden, desafioa plaza laxoan

  • Ospital eta Ducassou 35 / Aranbel-Esain-Iribarren ibarreko hiru gazte 23

Azkarateko Munhoa ikastolaren aldeko partida Anhauzeko plazan:

  • Niang – Etxegoin 30 / Hiribarne – Maitia 26

Errugbia


Huts administratibo baten gatik 250.000 Euroren ukaiteko parada eskapatu zaio Baionari. Xan Mousquès 19 urteko Avironeko jokolariak minutu batzu jokatu zituen joan den sasoian Baionarekin. Eta Bordale-Bègles talderat joan da uda huntan Nafarroako jokolari ohia. Hala ere proposamena idatzirik egitea ahantzi du Aviron taldeak eta ondorioz ez du 250.000 Euroko diru zama eskuratuko formakuntza ordainsari gisa. Sud Ouestek plazaratzen du berria.


Prod2 txapelketaren lehen eguna: BO 55 / Béziers 36. Miarritze bederatzigarren da bi punturekin. 5 tanto hartu zituen ostiralean bainan 3 puntuko zigorra bazuen txapelketa hasi aintzin.


Asteko hitzorduak :


Ostegunean 21.00 :

  • ProD2: Colomiers / BO

Larunbatean 15.00 :

  • TOP14 txapelketako lehen eguna: Perpinia / Aviron

Nationale 2 mailako txapelketako lehen eguna

  • Larunbatean 16.00 DERBIA : Donibane Lohizune / Maule ZUZENEAN

  • Igandean 15.15 : Angelu / Langon

Federale 1 txapelketako lehen eguna

  • Igandean 15.15 : Nafarroa / Bagnères
     

Arraunean, Orioko mutikoak txapeldun

Gizonak – Oriok irabazi du Eusko Label txapelketa. Orain traineruak jarriko dira Kontxari begira. Heldu den igandean eta ondokoan, Kontxako 2 mantxak jokatuko baitira. Eta sailkapen estropadak izanen dira aste huntan. Asteazkenean emazteei dagokienez eta ostegunean gizonen aldi izanen da.

Geroa Euskaraz elkarte ahurtiarrak 2025ko Batteleku txapelketako 6garren jardunaldia antolatu du Ur Ikara elkartearekin batera. 6 batteleku bildu dira Aturriko ibaiaren gainean Ahurtiko portuko bestaren 5. edizioa kari. MATTIN izeneko battelekuaren ekipak du bandera irabazi, Nicolas Lapiz, Olivier Rimeur eta Michel Legiak osatutakoa

Lasterketak


Sarako Kontrabandisten Lasterkaldia eraman dute Jérôme Camacho senpertarrak eta Ainhoa Etxegarai garaztarrak


Suhuskune Trail:

  • 21 km : Iñaki Erramuzpe eta Rebeca Mariño garaile atera dira

  • 13 km: Loem Roux eta Nawelle Benuzzak irabazi dute


Futbola


GIZONAK


Liga – hirugarren eguna

  • Betis 1 / Athletic 2. Hirugarren garaipena

  • Alaves 1 / Atletico Madrid 1

  • Oviedo 1 / Erreala 0

  • Espanyol 1 / Osasuna 0

Athletic lehen Real Madridekin batean. Alaves 11. Osasuna 13. eta Erreala 17


Nationale 2 mailako txapelketa - hirugarren egunaldia

  • Angouleme 1 / Aviron 0 – Baiona 8


Nationale 3 mailako txapelketa - bigarren egunaldia

  • Genêts 0 / Blagnac 1 – Angelu 6


EMAZTEAK


Liga – lehen eguna

  • Athletic 0 / Tenerife 0

  • Eibar 0 / Sevilla 1

  • Madrid Club 2 / Erreala 2


Txirrindularitza


Vingegaardek aise irabazi du Valdezcarayko kaskoan igandean Vueltako sailkapen burutik 37 segundora jartzeko. Markel Beloki zortzigarren helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Traeen norbegiarra lehen tokian da. Mikel Landa lehen euskalduna 24. tokian da

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu