«Ospitale publikoen diruztatzea galdatu behar da»

Iaz %5 emendatu dira ospitalizazioak Baionako ospitalean. Urtea 18 milioi euroko defizitarekin bururatu du Euskal Kostako ospitale taldea.

«Ospitale publikoen diruztatzea galdatu behar da»
Frédéric Espenel Euskal Kostako ospitale zentroko zuzendaria.
Admin
2025/01/15 13:13

Osasungintza publikoaren finantzamendua azkartu behar dela uste du Frédéric Espenel Euskal Kostako ospitale taldeko zuzendariak. Baiona, Garazi eta Donapaleuk osatzen duten GHT Lurraldeko Ospitale Taldea zailtasun ekonomikoetan izanen da aurten ere. Iaz bezala, 18 milioi euroko defizitarekin bukatu du urtea. Oraindik zenbaki zehatzak ez ditu eman Espenel zuzendariak, baina ziloa ez da ttipitzen. 4.800 langilerekin, departamenduko enplegatzaile handiena da ospitalea. Aurten ez dira ohe heste edo kanporaketak aitzinikusten zuzendariak azaldu duenez. Parean, ospitaleko aktibitatea goiti doa. 2024an, Baionan %5 emendatu dira ospitalizazioak, 60.000 pertsona iragan dira larrialdietatik eta 2.000 nini sortu dira amategian.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu