Frantziako INAO sormarken erakundeak ez zuen onartu FDSEAren galdea AOP Ossau-Irati arautegiaren arintzeko asmoz. Alta Denentzatek ardi hazleei erraiten die erabakia ez dela oraindik finkoa. Orain egia erran behar zaiela hazleei dio ELBk.
Gezurretan ari dela FDSEAk sustengatu Denentzat taldea salatu du ELB sindikatuak. Frantzia mailan sormarkez arduratzen den INAO egiturak ezetz erantzun zion Denentzat taldearen galdeari AOP Ossau-Irati sormarkaren arautegiaren arintzeari buruz. INAOren ordezkari bat ere etorri zen Larzabalerat argitasunen emaitera.
Bainan ELBk dio Denentzatek segitzen duela hazleei erraiten heldu den azaroan emanen duela bere galdeari arrapostua INAOk. Hots Ossau-Iratiren baitako hauteskundeetarik landa. Orain egia erran behar dela aldarrikatzen du ELBk azpimarratuz Denentzatek egin galdea ez duela onartuko INAOk.