(Ipar EH)

PAJ eguneko harrera guneak ateak itxi ditu Baionan

Behar gehien duten pertsonak laguntzarik gabe gelditu dira

PAJ eguneko harrera guneak ateak itxi ditu Baionan
Colette Capdevielle diputatua
Ihintza Arrieta
2025/07/16 11:45

Baionako Lesseps kaian kokatua zen astearte honetara arte Point Accueil Jour edo prekaritatean diren pertsonak laguntzen dituen eguneko harrera gunea. Urtetik urtera gero eta jende gehiago pasatzen da, prekaritateak gora egiten baitu, baina lanean ari diren 80 bolondresek ezin dute gehiago. Sanotasunik gabeko eremua, lurra ezin garbitua ziloz betea baita, labezomorroak janari artean...

Alerta aspaldi emana izan dela salatzen du Colette Capdevielle diputatu sozialistak, eta euskal elkargoaren lehentasun bat izan beharko litzatekeela harrera duin bat emateko tokia eskaintzea.

80 bolondres dira bertan lanean ari direnak eta egunean gutxienez 125 pertsona pasatzen dira momentu bat aterbean pasatzeko, jantziak garbitzeko edo dutxa bat hartzeko. Momentuz euskal elkargoak ez du beste aterabiderik proposatu harrera hori beste nunbait egin dadin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu