Palestina Askatu taldeak elkarretaratzea burutu du Etche Securité enpresaren aitzinean Bildozen

Israelekilako salmentak gelditzea galdetzeko astearte goiz honetan Bildozeko Etche Sécurité enpresaren aitzinean mobilizaziora deitu du Palestina Askatu kolektiboak. Enpresak segurtasunezko botak saltzen baitizkio Israeleko enpresa bati.

Palestina Askatu taldeak elkarretaratzea burutu du Etche Securité enpresaren aitzinean Bildozen
Palestina Askatuk deiturik ekintza bat egin dute boikotara deitzeko Etché Sécurité Bildozeko enpresa. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/14 11:31

Israelekilako salmentak gelditzea galdetzeko astearte goiz honetan Bildozeko Etche Sécurité enpresaren aitzinean mobilizaziora deitu du Palestina Askatu kolektiboak. Enpresak segurtasuneko botak saltzen baitizkio Israeleko enpresa bati.

Lantegiaren aitzinetik bide bazterrera joan dira gero juntatu 25 bat pertsonak. Banderoletan "Palestina askatu", "Genozidio egileekin komertziorik ez", edota botak Israeli saltzez Etche Sécurité neutro dea? Idatzirik ziren besteak beste.

Elkarretaratze bukaeran enpresaburua eta manifestarien arteko hizketa delako bat izan da. Azkenean enpresaburuak idazki bat helaraziko ziela erran die, mintzatzen zelarik ez zelakoan entzuna.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu