Maila guzietako finalak jokatu dira asteburu honetan, larunbat goizetik goiti baita igande goiz eta arratsaldearekin ere. Finala nagusian, Zaharrer Segiko Oçafrain ahizpak ariko dira Arbonarrak elkarteko Etxeleku eta Housseten kontra
Emazteak
Paleta goma betean, Ipar Euskal Herriko txapelketaren finalak Irisarrin jokatu dira bi egunez (azaroaren 28 eta 29an).

Lehen mailan, bi belaunaldiren arteko lehia izanen da aste burua bukatzeko igande arratsaldeko 6 orenetan:
Arbonarrak (Amaia Etxeleku-Maritxu Housset) / Zaharrer Segi (Haize eta Naia Oçafrain)
Txapelketak bi urtez bazter utzirik, Maritxu Housseten deiari baikorki erantzun dio aurten Amaia Etxeleku Donibane Lohizuneko pilotariak aurtengo txapelketan parte hartzeko. Dena irabazi ondotik, pozak lehiari gaina hartzen diola aitortu digu Amaia Etxelekuk
Parean Haize eta Naia Oçafrain ortzaiztar ahizpak kontrariotzat ukanen dituzte Etxeleku eta Houssetek. Zer dakien horietaz aipatzen digu Amaia Etxelekuk
Baigorriko bikoteari hitza ere eman diogu. 27 urte ditu Naia Oçafrain gibelekoak eta 20 urte Haize aitzinean ari den ahizpak. Lehen finala dute elkarrekin jokatuko gainera goi mailan. Eta Everest igatea bezala denez Etxeleku eta Housseti finalean lehiatzea galdegin diogu Naia Oçafraini
