Baiona (Lapurdi)

Patxoki Berria eraikitzeko diru-biltze kanpaina abiatu dute

Metamorfosi ekologiko eta sozialaren elkargune izan nahi du gune berriak. Proiektua diruztatzeko 200.000 euroko diru bilketa kanpaina abiatu dute.

Patxoki Berria eraikitzeko diru-biltze kanpaina abiatu dute
Patxoki berriaren aitzinikuspena.
Admin
2024/12/20 12:56

200.000 euro bildu behar ditu Eraiki Funtsak, Patxoki Berriaren proiektua aitzina eramateko. Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren elkargune izan nahi du gune berriak, bilkura gelez, etxebizitza sozialez eta aterpetxe solidario batez horniturik. Orotara milioi bat euroko proiektua da, eta eskas diren 200.000 euroak biltzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute eraiki-funtsa.eus webgunean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu