Paueko Auzitegiak ezeztatu ditu euskara ezagutzen zuten Herriko Etxeen deliberoak

Prefetak auzitan ezarri ondoan, joan den asteazkenean Paueko Administrazio Auzitegira deituak ziren 8 Herriko Etxeek auzitegiaren deliberoa eskuratu zuten ostiral arratsean.

Paueko Auzitegiak ezeztatu ditu euskara ezagutzen zuten Herriko Etxeen deliberoak
Joan den asteazkenean deituak ziren Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Izpura, Hiriburu, Irulegi, Senpere eta Uztaritzeko herriak. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/11/09 14:45

Aitzineko herrientzat egin zuen bezala euskara ezagutzeko herriko kontseiluek bozkatu erabakiak zintzilik utzi ditu auzitegiak, Prefetak jarri errekurtsoari segida emanez. Gauza bera gertatu zitzaien orain arte Sara, Baiona, Itsasu, Lexantzü-Zunharre eta Arberatze-Zilhekoako herriko etxeei. Sara eta Baiona bakarrak dira epai horri dei egin diotenak eta dei auzia ostegun honetan iragatekoa dute Bordelen.

Joan den asteazkenean deituak ziren Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Izpura, Hiriburu, Irulegi, Senpere eta Uztaritzeko herriek ez dute oraino jakinarazi dei eginen duten Paueko auzitegiaren jujamenduari. Haatik, ez dute Prefetaren erantzunik ukana seinalatu, auzapezek asteazkenean mintzatzeko luzatu zioten galdeari. Prefetak auziperatu ez dituen herri bakarrak Azkaine, Donapaleu eta Hendaia dira, euskararen ezagutzeko ez baitute 'ofiziala' hitza baliatu ; nahiz, Azkainek adibidez, 'ofizialki' adberbioa baliatu duen.

Euskararen ezagupena deliberoa hartu duten herriak :
01 - 2026/07/02 : Sara - 2026/08/11 TA Paue - 2026/11/12 CAA Bordale
02 - 2026/07/23 : Itsasu - 2026/10/15 TA Paue
03 - 2026/07/23 : Baiona - 2026/08/11 TA Paue - 2026/11/12 CAA  Bordale
04 - 2026/08/26 : Hiriburu - 2026/11/04 TA Paue
05 - 2026/08/31 : Baigorri - 2026/11/04 TA Paue
06 - 2026/09/02 : Lexantzü Zunharre - 2026/10/15 TA Paue
07 - 2026/09/09 : Arberatze Zilhekoa - 2026/10/15 TA Paue
08 - 2026/09/17 : Uztaritze -  2026/11/04 TA Paue
09 - 2026/09/17 : Irulegi -  2026/11/04 TA Paue
10 - 2026/09/19 : Senpere -  2026/11/04 TA Paue
11 - 2026/09/21 : Aiherra -  2026/11/04 TA Paue
12 - 2026/09/22 : Izpura -  2026/11/04 TA Paue
13 - 2026/09/29 : Bidarrai -  2026/11/04 TA Paue
14 - 2026/10/10 : Ortzaize
15 - 2026/10/29 : Lekuine

"Ofiziala" hitza gabe deliberoa bozkatu dutenak:
16 - 2026/09/07 : Donapaleu
17 - 2026/09/22 : Azkaine
18 - 2026/09/30 : Hendaia

Deliberoa bozkatzea programatua dutenak:
19 - 2026/11/13 : Izura

Gogoetan:
- Ziburu
- Donibane Lohizune
- Bokale
- Kanbo

Euskarari buruzko delibero bat kentzea eskatu zaien herriko etxeak :
- Larresoro (karriken izenak)
- Gamarte (komunikazio hizkuntza)
- Beskoitze (itzulpena kontseiluetan)
- Hendaia (kontseiluan lehen hitza euskaraz)

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu