Paueko auzitegiak aste hondarrean emanen du zortzi herritako euskararen aitortzei buruzko deliberoa

Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Hiriburu, Izpura, Senpere, Uztaritze eta Irulegiko Herriko Etxeek onartu euskararen ezagupenari buruzko testuak aztertu dituzte gaur Paueko Auzitegi Administratiboan.

Paueko auzitegiak aste hondarrean emanen du zortzi herritako euskararen aitortzei buruzko deliberoa
Auzapezak Administrazio Auzitegi gelan Anne Triolet epailearen zai. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/11/04 13:03

Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Hiriburu, Izpura, Senpere, Uztaritze eta Irulegiko auzapezek elkarrekin egin dute gaur goizean Paueko Auzitegi Administratibora sarrera. Herri horietako kontseiluek onartutako euskararen aitortza ofizialak izan dira eztabaidagai, Pirinio Atlantikoetako prefetak hauek debekatu eta salatu ondotik. Hala babestu du zortzi herrien desmartxa auzapezen izenean mintzatu den Mathieu Elgoihen Hiriburuko auzapezak: "Gure deliberoek borondate politiko sinple bat adierazten dute: euskarak gure udalerrietan duen leku historikoa aitortzea eta haren zaintzaren, transmisioaren eta garapenaren alde dugun engaiamendua berrestea".

Goizean zehar argudioak entzun ondotik, deliberatzeke gelditu da afera; ostiralerako espero da auzitegiaren erabakia. Gaurdaino epaituak izan diren bertze herrien kasuetan, euskararen aitortzak debekatzearen alde egin du auzitegiak.

(Informazioa osatzen ari gara)

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu