Paueko auzitegiak iaz ezarri zion zigorra bete beharko du beraz Etxebestek Agerria aferagatik. Louis Labadot Mauleko auzapezak kontseiluaren kari eman du albistea, eta gogor salatu du oposizioaren hutsunea asteazken arratseko bilkuran
Mauleko auzapezak kontseiluan baieztatu du Mixel Etxebest auzapez ohia zigortua izan dela, kasazio auzitegiak ez duelako onartu auzapez ohiaren helegitea. Beraz, 2024eko ekainean Paueko dei auzitegiak ezarri zeion zigorra bete beharko du, hots, enpresa bateko arduradun ezin izanen da izan, aldiz, hautetsi izaten ahalko da.
Louis Labadot Mauleko egungo auzapeza pozik mintzatu da auzapez ohiaren zigorraz, bere gehiengoak hastapenetik uste izan baitu Mixel Etxebestek ez zuela zuzen jokatu Agerriaren dosierrean.