(Ipar EH)

Peio Dufau diputatua: “Gure haserrea erakutsi diogu Sébastien Lecornu lehen ministroari”

Ostiral eguerdian bildu da Frantziako lehen ministroa Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioko diputatuekin; korsikarrak, bretainiarrak, alsaziarrak eta euskaldunak tarteko

 

Peio Dufau diputatua: “Gure haserrea erakutsi diogu Sébastien Lecornu lehen ministroari”
Peio Dufau diputatua lehen ministro berriarekin bildu da Parisen. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/09/19 16:04

“Engaiamendurik ez, baina entzunak izan gara”, erran du Peio Dufau, hego Lapurdiko diputatu abertzaleak, Sébastien Lecornu Frantziako lehen ministroarekin bildu ondoren.  “Aitzineko lehen ministroek ez gintuzten deitu, eta honek bai, urrats bat da”, gehitu du diputatuak.

Euskararen inguruko gaiak mahai gainean jarri dizkio Dufauk lehen ministroari: EEPren finantziazioa edo Euskal Kultur Erakundearen diru apaltzea. “Kontsentsuak bilatzeko prestutasuna duela erran digu, eta deszentralizazioaz aritu da”.

Beste hitzordurik ez dute finkatu lehen ministroarekin, baina harremana abiatzea on dela uste du diputatu abertzaleak

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu