“Besteen beha egon gabe, lurralde bakoitzeko biztanleek aktore izan behar dute laborantza eremuetan ere”
“Landa-inguruneak pertsonen ongizate integralari egiten dion ekarpena” gaiaren inguruan bildu dira elkarte, eragile eta erakunde ezberdinetako pertsonak, laborantza muduaz gogoetatzeko. Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Gipuzkoako diputazioa, unibertsitariak, ikerlariak, Odace elkartea, Cias-eko ordezkariak... egun osoan eztabaida ezberdinak gauzatu dira Baionako hirien artean.
Ez da gauza berria erratea laborantza eremuak luzaz husten joan direla, eta hori ez da ipar Euskal Herriaren egoera bakarrik, orokorki gertatzen den fenomeno bat da.
Laborantza ttipiagoetara itzultzea, pestizidak murriztea, mugikortasuna, zerbitzuen beharra eta beste aipatu dute, eta besteak beste Mixel Ozafrain Bankako auzapezak, Aldude ibarraren adibidea eman du. 1900 urteetan 3000 biztanle zirela eta 2000 urtean 1000 biztanle. Egoerari aurre egiteko ibarrean egin diren aldaketak azpimarratu ditu, etxebizitzen inguruko politika, zerbitzuak eta garraioak garatzea, zahar etxea, haurtzaindegia, eta guzi hori borobiltzeko AIBA elkartearen indarra ere.