Peruko Juanjo Meneses eta Bittor Lopez dira, 46. Munduko Mus Txapelketako irabazleak.
Bukatu da Argentinako La Pampa probintziako Macachín herrian egin den 46. Munduko Mus Txapelketa, eta Juanjo Meneses eta Bittor Lopez perutar bikotea izan da garaile. Biak Limako Euskal Etxeko ordezkari gisa aritu dira lehiaketan, eta urriaren 3an jokatutako final egunean erdietsi zuten garaipena.
Txapelketa honetan 13 herrialdetako bikoteek parte hartu dute: Estatu Batuak, Kanada, Venezuela, Peru, Uruguai, Txile, Mexiko, Argentina, Frantzia, Nafarroa, eta Euskadi.
Txapelketako azken partidako azken minutua: muslari perutarrek irabazi duten momentua
Azken sailkapena
Ospakizun handia Macachínen
Antolatzaile lanak Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak hartu zituen aurten, eta mus partidez gain, aste oso bateko egitarau aberatsa antolatu zuen: sagardotegi afari, tango gaua, dantza klaseekin barne, "Argentina gaua", chacarera eta malambo dantzen tailer eta erakustaldiekin, itsas giroko afaria. Parte-hartzaileek Macachín inguruko hainbat tokietarat ere joan ziren, Euzko Alkartasunaren Hipodromo Jolas Parkera, Guatrachéko menoniten "Nueva Esperanza" estantziara, Gatzaga Handietara, besteak beste
Ondoko Munduko Mus Txapelketarendako hitzordua: Euskadin
Jadanik badu data heldu den Munduko Txapelketak: 2026ko urriaren 10etik 18ra, eta Euskadin izanen da, seguraski Bilbon. Han elkartuko dira berriz mundu osoko mus zaleak.