Bordalen bizi den Beñat Casenavek “Stats Pelote” izeneko programa berri bat sortu du bi lagunekin, pilotarien partidak analisatzeko gisan, eta ondotik entrenamenduen hobekio antolatzeko.
Pilotaren mundua berantean dea? Bordalen bizi den Beñat Casenavek bi lagunekin sortu du “Stats pelote” izeneko programa berri bat, pilotarien partiden analisatzeko, eta ondotik hobekio lan egiteko gisan. Ideia da lan batzuen automatizatzea, beste kirola batzuetan egiten den bezala.
Partida baten punduak nola trenkatua izan da? Airez? Sotamanoz? Ezkerraz? Trinketa aitzinetik atakan edo pilota bat erreferatzean? Galdera horier erantzuteko xedea du Stats Pelote programak. Tableta baten bidez, ideia da notatzea aldi guziz ze kondizionetan egina izan den pundua, ondotik estatistika batzuen egiteko eta datu argi batzuekin entrenamenduen bideratzeko. Erran behar da edozoin modalitate eta kantxarendako pentsatua izan dela.
Denek partidak analisatzen ditugu, baina emozioek eragina dute analisa horrengan.
Beñat Casenave sortzailearen arabera, entrenatzaile anitzek jadanik partiden segipen hori egiten dute, paperran xehetasunak idatziz. Baina fite huts egiten ahal dira detaileak. Stats Peloten bidez, errexkiago notatzen ahal dira xehetasunak eta analisa hotza bat proposatzen du programak.
Pilota batasunen itzulia.
Beñat Casenavek Stats Pelote programa hori aurkeztu du Federakuntzaren eta Iparraldeko Pilota Batzordearen aitzinean. Henri Errandoneak, IPBren lehendakariak, baiezatu du iniziatiba interesgarria zela. Haren ustez, pilotaren modernizatzeko, holako tresnak beharrezkoak izanen dira ondoko urteetan. Sasoin hastapen huntan, Beñat Casenavek pilota batasun desberdinen itzulia nahiko luke egin.
Jakin hala ere programa horren erabilpena ez dela kittorik eta partida bakotx pagatzen dela. 100 partidendako adibidez, 350€ kondatu behar dira.