Bihotzeko arazoengatik bere pilotari ibilbidea uztera behartua da Bixente Bideondo urruñarra 28 urterekin. Joan den udaberrian bi aldiz trenpuz sartu zen trinketean urruñarra. Bihotzaren ondoan ezarri desfribilagailu batekin bizi beharko du orain.
Bihotzeko arazoengatik jantzi xuriak altxatu behar izan ditu Bixente Bideondo urruñarrak 28 urterekin. Lana eta emaitzei esker berezkoetara pasatu zen duela bi urte lehen mailako bi titulu ardietsirik. Geroztik ere Baionako bestetako Mastersak eraman zituen jaz berezkoen mailan. Joan den primaderan bi aldiz trenpuz sartu zen pilotan ari izan ondotik. Azterketak pasatu ondotik, bihotzeko arazoak bazituela ohartu dira. Eta erran behar da xantza ukan duela nunbeit, bizia ere galtzen ahal baizuen ezbehar horiek gertatu direnean. Geroztik desfibrilagailu bat eman berri diote bihotzaren ondoan bizi guzirako atxiki beharko duena. Garai zailak bizitzen ari dela aitortu digu. Bainan lanaren bidez alde batetik eta bestetik Urruñarrak bere pilota elkarteari ekartzen dion laguntzari esker espero du egoera hau gaindituko duela.