Marka anitz gainditzen ditu 23. edizioak. Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon iraganen dira partidak. Historiako txapelketarik kutsakorrena izanen da. Frantzia eta Espainiako selekzioak faboritotzat jotzen ditu Patxi Vrignon kirol kazetari adituak.
Geopolitika eta ingurumena
Abiatu aitzin, polemika batzuk sortu ziren jada. Estatu Batuek ez dute herrialdera sartzen utzi Omar Artan FIFA Nazioarteko Futbol Federazioko epaile somaliarra. Eta Afrikako futbol eragile anitzen haserrea ondorioztatu du gertakariak. Bestalde gerlaren ondorioz, Iraneko selekzioko jokalari eta arduradunek ere trabak ukan dituztela Estatu Batuetako mugak gainditzeko. Eta beste arlo batzuei begira, gehiegikeriak badirela erran digu Patxi Vrignon kirol kazetari adituak, ingurumenari dagokionez bereziki.
Frantzia, Espainia eta Argentina faboritoen zerrendan daude
Argentinak atxikiko ote du duela 4 urte erdietsi txapela? Munduko kopa ostegun arrats honetan abiatu zen. Estatu Batuek, Mexikok eta Kanadak elkarrekin antolatu dute. Historiako parte hartzaileen kopuru handiena da, 48 selekzio lehian baitira. Euskaldunek Espainiako Selekzioarekin jokatuko dute eta Didier Deschamps baionarrak bere azken mundiala zuzenduko du Frantziako hautatzaile karguan. Finala uztailaren 19an iraganen da New-Yorken.