Polemika piztu du itsas azpiko kable elektrikoaren proiektuak Bizkaian eta Landetan

Bizkaiko Gatika eta Bordele ondoko Cubnezais herria lotuko dituen itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza lanak aurrera doaz, baina proiektuak kritikak eta kezkak piztu ditu ingurumenaren aldetik.

Polemika piztu du itsas azpiko kable elektrikoaren proiektuak Bizkaian eta Landetan
Gatikan obrak abiatzearen aurka manifestaldia antolatu zuten Interkonexio Elektrikorik Ez elkarteko kideek. Argazkia: INTERKONEXIO ELEKTRIKORIK EZ
Esteban Bastié Aguerre
2025/04/25 16:39

Trantsizio energetikoaren izenean abiatu den makroproiektu honek 400 kilometroko luzera izango du eta 400.000 voltio garraiatzeko gaitasuna duten lau kablek osatuko dute. Kable horiek Bizkaiko Golkoa zeharkatuko dute, eta horrek ingurumen-inpaktua izango duela salatu dute hainbat kolektibok. Bereziki, Landesetako STOPTHT40 eta Bizkaiako Interkonexio Elektrikorik Ez taldeek proiektua irmoki gaitzetsi dute.

Ekaitz Arbinaga, Gatikan bizi den eta Interkonexio Elektrikorik Ez taldeko lehendakaria, kritikatu du proiektuaren helburu ofiziala ez datorrela bat errealitatearekin. Arbinagaren arabera, hasieran kableak Lemoizko zentral nuklear zaharrera konektatuko zirela esaten bazen ere, urteetan zehar proiektuaren norabidea aldatu da, eta gaur egun ez dago argi nora eta zertarako erabiliko den energia hori.

Gainera, Arbinagak nabarmendu du proiektuaren intentsitate energetiko handiak (400.000 voltio) kalte nabarmenak eragin ditzakeela itsas ekosistemetan, eta ez duela inolako bermerik eskaintzen egiazko trantsizio ekologiko baten mesedetan egina denik. Proiektuak energia trukaketa baizik ez duela bilatzen salatu du, ingurumenaren kontura.

Testuinguru horretan, Apirilak 27an, igandez, Seignossen hitzaldi bat antolatu dute ekozidioaz mintzatzeko. Bertan, Paul Watson ekologista ezaguna eta beste aditu batzuk izango dira hizlari, proiektuaren ondorioez eta alternatibez eztabaidatzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu