Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa elkarte bilakatu da

2019an sortu zen kolektiboa, gutiengo hizkuntzen alde borrokatzeko asmotan. Urriaren 25ean elkarte estatua hartu du, indarra irabazteko helburuarekin.

Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa elkarte bilakatu da
Hogei elkartetako ordezkari elkartu dira urriaren 25ean, estatu berriaren bozkatezko. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/10/27 17:56

Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa elkarte bilakatu da urriaren 25ean. 2019an sortu zen, gutiengo hizkuntzen alde borrokatzeko asmotan. Gaur egun hogei bat elkartek osaturik, elkarte estatuaren eskuratzea erabaki dute, mugimenduaren hobeki egituratzea, bere ekintzaren sendotzea eta hizkuntza aktore berrien hurbilaraztea. Helburu nagusia, eztabaida publikoan pisuaren irabaztea, hautetsien galdezkatzea, sentsibilizazio kanpainen garatzea, baita protesta ekintzen bururatzea. Frantziako konstituzioko bigarren artikuluaren aldatzeko beharra berriz azpimarratzen dute, ko ofizialtasuna ez baita lorturik orain arte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu