Lexantzü-Zunharre (Ipar EH)

Prefetak Lexantzü, Itsasu, eta Arberatzeren kontra jo du euskara ofizialki aitortzeagatik

Itsasuk uztailean hartu zuen Euskararen aldeko deliberoa, eta Lexantzük eta Arberatzek buruila hastapenean. Aste hontan herriko etxeek errezebitu dute prefetaren agiria: deliberoak atakatzen ditu auzitegi administratiboaren aitzinean.

Prefetak Lexantzü, Itsasu, eta Arberatzeren kontra jo du euskara ofizialki aitortzeagatik
Simon Fetet prefeta. EUSKAL IRRATIAK
Antton Castoreo
2026/09/24 16:00

Prefetak Lexantzüko, Itsasuko eta Arberatzeko herrien kontrako prozedura abiatu euskararen aitortza ofiziala bozkatzeagatik. Egoitz Urrutikoetxeak Lexantzüko auzapezak, Mikel Hiribarne Itsasukoak, eta Pierre Guichaoua Arberatzekoak jakinarazi digute prefetaren berri ukan dutela azken egunotan.


Buruilaren 2an Lexantzüko hautetsiek bozkatu zuten euskararen ofizialki onartzea lurraldeko hizkuntza gisa, Frantsesa bezala. Itsasun, uztailaren 23an zuten bozkatu euskararen aldeko deliberoa, Sarako herriarena modelotzat hartuz. Simon Fetet prefetak errekurtsoak pausatu ditu auzitegi administratiboan bi herrien kontra.

Lexantzüko herriari helarazi dion gutunean, azpimarratzen du bere ustez herriko etxeak ez duela deliberatzen ahal bi hizkuntzen arteko berdintasun juridikoari buruz, eta engaiamendu politiko bat erakusten duela, zerbitzu publikoek neutroak izan behar dutelarik.


Bost dira beraz Prefetaren errekurtsoa ukan duten herriak: Baiona, Sara, Lexantzü, Arberatze eta Itsasu, orain arte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu