(Ipar EH)

Sanchez eta Espinal, berezko pilotarien txapeldun

Berezkoen A mailako txapelketaren finala irabazi dute Iker Espinal eta Luis Sanchezek 40 eta 38 Mathieu Ospital eta Peio Gixanduten kontra Baionako Moderno trinketean. Bigarren txapela proba hortan jantzi du Sanchezek eta lehenbizikoa Espinalek.

Sanchez eta Espinal, berezko pilotarien txapeldun
Espinal eta Sanchezen poza sari banaketan Baionan
Kriztof Arotzarena
2025/05/05 08:29

Nafarroaren Eguna berriz iragan da aste bat geroago. Nafarroa Garaia uros eta Beherea triste. Espinal eta Sanchezek dute azken hitza ukan. Mathieu Ospitalek segitzen du Frantziako txapelketako titulurik gabe. Alta partida untsa abiatu zuten Ospital eta Gixandutek 11 eta 4. Ondotik nafartarrak iatzartu dira tanto ainitz lerrokatuz 21 eta 15 aintzinean izaiteko. Gero Ospital eta Gixandut gibeletik etorri dira eta aintzina ere hartu dute markagailuan 32 eta 27. Bainan partida hobeki bukatu dute nafarrek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu