25 urtez bizi izan zen Donapaleun, eta 1980ko hamarkadan Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
Santos Beloki apaiza zendu zen 2025eko agorrilaren 6an, Bermeon. Ezkurran sortu zen Nafarroa Garaian, 1936an, eta 25 urtez bizi izan zen Donapaleun. Bere pasaiak azkar markatu du ipar Euskal Herriko bertsolaritza, bertzeak bertze, Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako bat izan baitzen.
Ipar Euskal Herriko lehen bertso eskoletan ere irakasle izan zen, Donibane Garaziko ikastolan, 1984an, eta Hazparnen eta Maulen, ondotik. Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan zen 1987tik 1990era arte.
Irakasle izateaz gain, gai jartzaile ere aritu zen, bai eta epaile lanetan ere, Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta Lapurdiko Bertsolari Sariketan. Bertso idatziak ere sortu zituen.
Bermeon hil da, 89 urte zituen.