Sara (Lapurdi)

Kontrabandisten eguna hartuko du Sarak igande honetan

Igandean ospatuko da Sarako Kontrabandisten Eguna: artisau azoka, antzerkia, pilota, musika eta 62. Kontrabandisten Lasterketa izango dira.

Kontrabandisten eguna hartuko du Sarak igande honetan
Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira eta helduenak 18:00etan. ERRAN.EUS
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/29 16:32

Igande honetan ospatuko da Sarako Kontrabandisten Eguna, Herriko Etxeak, Sara Korrikak eta Olhain ikastolak, herriko elkarteekin batera, antolaturik. Goizetik gauera arte, Suharriaga parkean eta plazan ekitaldi ugari izango dira: artisau azoka, antzerkia, pilota partida, musika eta haur zein helduentzako lasterketak.

Eguneko unerik bereziena Kontrabandisten 62. Lasterketa izango da, 8,4 kilometroko ibilbide bereziarekin eta kontrabandisten janzkeran. Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira, eta helduenak, berriz, 18:00etan. Ondotik, festak segida izanen du Mutxikool taldearen kontzertuarekin eta Dizkobolo-rekin.

Aurtengo gonbidatuak Igantzi eta Biriatu izango dira; bi herriak erraldoiekin, joaldunekin eta korrikalariekin ariko dira, Sarak kontrabandoaren memoria eta auzolanaren espiritua ospatzen duen egun berezi honetan. Informazio gehiago hemen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu