Baionan, Resolab ikerketa zentroak antolatutako jardunaldietan, haurren mundu numerikoaren erabilera eta prebentzioa landu dira. Frantziako asanblada nazionalak 15 urtetik beherakoentzat sare sozialak debekatzeko lege proiektua onartu duenean.
Baionan, asteazken honetan, Resolab ikerketa zentroak antolatutako jardunaldietan, haurren mundu numerikoaren erabilera eta prebentzioa aipatu dira. Jardunaldietatik atera da prebentzioa ezinbestekoa dela egitea haurrekin. Arriskuak ezagutzen baldin badituzte hala nola, jazarpenaren, gezurrezko informazioaren edo eduki sexual eta bortitzen presentzia. Lagundu behar dira gauzak ongi identifikatzen eta ikasi behar zaie zer egin gertakari horien aurrean.
Testuinguru honetan, Frantziako asanblada nazionalak 15 urtetik beherakoentzat sare sozialak debekatzeko lege proiektua onartu du, orain Senatuan aztertzekoa da. Jardunaldietan, Eider Oregui Gonzalez Euskal Herriko unibertsitateko ikerlariak azpimarratu du prebentzioa eta heziketa digitala ezinbestekoak direla, debekuez harago. Bernat Etxepare lizeoko animazio saileko 12 ikaslek haurrei zuzendutako sare sozialen erabilerari buruzko prebentzio lana eraman dute Resolabekin partaidetzan. Elaia eta Hodei 17 urteko ikasleek adierazi dute debekua baino prebentzio gehiago egin behar dela beren iduriko.
Frantziako gobernuak prozedura martxan jarri nahi du, irailetik aitzina gazteei kontuak idekitzeko debekua ukan dezaten eta 2027rako adina egiaztatzeko sistema eraginkorra ezartzeko.